CABECERA IRATI POCTEFA

POCTEFA SASC IRATI

 

Zaraitzuko eta Aezkoak Batzarreek (Nafarroa Garaia) eta Garaziko eta Zuberoako Sindikatek (Akitania Berria) Iratiko eskualdea kudeatzen dute. Irati Pirinioetan edo Bortuetan dago. Arras lurralde baliosa da naturaren aldetik, eta aberastasunen artean, Iratiko Oihana dago, hau da, Europako oihan hostogalkorrik handienetako bat (17.000 hektarea).

2007tgik 2013ra, Zaraitzuko Batzarrea eta Zuberoako Sindikata “Oihanen oihana” POCTEFA Irati proiektuan aritu ziren lankidetzan turismoa garatzeko eta Iratiren erabilera publikoa kudeatzeko.

Mugaz gaindiko ekimen onuragarriaren ondotik, Zaraitzuko nahiz Aezkoako Batzarreak eta Garaziko Nahiz Zuberoako Sindikatak elkarrekin ari dira gaur egun SASC Irati 2015 proiektuan, Iratiko natur baliabideen kudeaketa bateratuan aurrera egiteko, hau da, mikologian, oihangintzan, artzaintzan, eta turismoan. Halaber, ikusgaitasun handiagoa eman nahi zaio Irati markari, ekoturismoa eskainiz, egun turismo arloan diren produktu eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko eta bertze batzuk sortzeko. Eskaintzaren osagarri, badira bertzelako gaiak lantzeko lekuak; oihan mikologia, artzaintza, hegazti migrazioa, industria eta kultur ondarea, ingurumena, naturako kirolak, hori guztia gune osagarrietan antolatua.

Lau gune tematikoak

Proiektuak lurraldeko baliabideetan oinarritu nahi du, baina koordinaziopean eta era osagarrian Irati kudeatzen duten bazkideen artean. Gune tematikoen proiektuak gune “erakargarri” bat garatu nahi du ibar bakoitzean, lurraldeko baliabide baten balioa nabarmentze aldera.

Gune bakoitzean gonbit eginen zaio bisitariari beste gune batzuk bisitatzera, lurraldearen gaineko ikuspegi osoa izan dezan. Honatx zer lau gune aukeratu diren: hegazti migrazioa Zuberoan; artzaintza/abeltzaintza estentsiboa Garazin; industria ondarea Aezkoan; eta ingurumeneko ondarea Zaraitzun.

Hori guztia gauzatze aldera, ibarretan azpiegiturak egokitu eta sortzea dago aurreikusia.

Zuberoa (Hegaztien Migrazio Gunea). Kanpin bat egiten ari da, Zuberoan, zerbitzuak eta harrera emateko azpiegituraz hornitua. Halaber, mikologia esparru bat sortuko da guneari erantzun zehatzagoa emateko.

Garazi (Artzaintza Gunea). Garaziko Txaleta zaharberritu nahi da bisitariei harrera egiteko eta artzaintza gunea ezartzeko.

Zaraitzu (ingurumen ondarearen gunea). Aparkaleku bat sortuko da Elurretako Ama Birjinaren ermita ondoan, eta bi aterpetxe zaharberrituko dira, Irati barneko azpiegitura hobetzeko, eta Nafarroatik kanpo heldu diren bisitarien (frantsesak, adibidez) egonaldi luzeagoei hobeki erantzuteko.

Aezkoa (industria ondarearen gunea). Gaur egun, Orbaizetako Olako jauregia moldatzen ari da, beranduenez 2020an zabaltzeko.

SASC Irati proiektua Lurralde Lankidetzarako Espainia-Frantzia-Andorra Programa Eragilearen barnean dago (POCTEFA 2014-2020). Europako Eskualdeak Garatzeko Funtsak (EGEF) % 65 finantzatzen du.

© SASC IRATI proiektua- konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika EGEFek finantzatutako proiektua . Eskualde Garapeneko Europako Funtsa.
Share This