CABECERA IRATI POCTEFA

Irati Bortz Kolore

 

Nafarroako Pirinioetan aurkituko duzue Orhi mendia. Iratiko basoaren goi-ibarrean dago, Itzaltzuko (hegoaldeko isurialdea) eta Larraineko (banalerroaren iparraldea) herrien artean. Mendikateko lehen 2.000 denez, pago-izeiari buruzko panoramikak eta mitoz eta kondairaz beteriko historiak ditu, eta, ondorioz, bertako biztanleentzako ikonoa da. Era berean, erronka ezin hobea da mendizaletasunean hasi nahi dutenentzat!
Mendi-ibilien proiektu honekin, Orhiren familiako kide izatera animatzen zaituztegu, haran hauetan turismoa egiten duzuenok. Eta konfiantzaz egin dezazuen, antzinatik abereek egindako bideetan barrena ibiliko baitzarete.
Gainera, nahiz eta seinaletika gutxi izan, edozeinek edozein egoeratan bere burua kokatzeko diseinatuta dago, lainoa dagoenean, mugikorra itzalita dagoenean, taldea banatzen denean…
Orhi mendia bisitatzeko abiapuntua “Irati-Abodi” Mendi Zentroko aparkalekua da, NA-2011 Frantziarako errepidean. Hortik 5 ibilbide proposatzen dira, 5 kolorerekin.
AUKERATU ZURE KOLOREA ETA ONGI PRESTATU ZURE IRTEERA.
Eta ez ahaztu Orhi, oso irisgarria izan arren, GOI MENDIA dela!

Pikatuako kiribila

Oso ibilbide laburra eta erraza, harrera-lekutik 50 m-ra. Lehen 400 m-ak lauak dira eta gurpil-aulkirako egokiak, zorua lehor dagoenean.

  • ABIAPUNTUA: “Irati-Abodi” MENDI ZENTROKO aparkalekua
  • ZAILTASUNA: OSO ERRAZA / Gurpil-aulkian: LAGUNTZAILEAREKIN
  • DESNIBELA: 15 m
  • LUZERA: 1,2 km
  • IRAUPENA: 20´
  • ITZALA: BAI %100
  • URA: EZ

 

 

Muxumurru (Ibilbiderik laburrena)

Muxumurru (1626 m) Orhi tontorraren gailur-aurrea da. Sarrioa ikusteko gunea da, eta Irati sakonenaren gaineko begiratoki bikaina. Ibilbide hau ezin hobea da txikienak mendizaletasunean hasteko.

  • ABIAPUNTUA: 10. kilometroaren kurba (tunelaren aurretik)
  • ZAILTASUNA: GUTXI
  • DESNIBELA: 80 m
  • LUZERA: 4 km
  • IRAUPENA: 1h 45´
  • ITZALA: EZ
  • URA: EZ

 

 

Muxumurru (Ibilbiderik luzeena)

Muxumurru (1626 m) Orhi tontorraren gailur-aurrea da. Ibilbide zirkular hau alternatiba bikaina da elurragatik, haizeagatik edo lainoagatik Orhin gailurra egitea gomendagarria ez den egunetan.
Irati-Abodi Mendi Zentrotik, bidezidorretik jaisti erreka nagusiraino, basoaren hondoan. Pasabidea zeharkatu ondoren, igoera zorrotza hasten da (566 m) Muxumurruraino, Irati sakonenaren gaineko bista bikainekin.

  • ABIAPUNTUA: Irati-Abodi Mendi Zentroko parkina
  • ZAILTASUNA: ERTAINA
  • DESNIBELA: 566 m
  • LUZERA: 10,5 km
  • IRAUPENA: 3h 40’
  • ITZALA: BAI %35
  • URA: EZ EDATEKOA

 

Orhiko gailurra (ibilbiderik lalburrena)

Orhiko gailurra (2019 m) ibilbide laburrenetik.

  • ABIAPUNTUA: ITURZAETA (Larraineko mendatea)
  • ZAILTASUNA: ERTAINA-HANDIA
  • DESNIBELA: 440 m
  • LUZERA: 4,5 km
  • IRAUPENA: 1h 45´
  • ITZALA: EZ
  • URA: EZ

 

 

Orhiko gailurra (ibilbiderik luzeena)

Orhiko gailurra (2019 m) ibilbide luzenetik

  • ABIAPUNTUA: Irati-Abodi Mendi Zentroko parkina
  • ZAILTASUNA: ERTAINA-HANDIA
  • DESNIBELA: 680 m
  • LUZERA: 9 km
  • IRAUPENA: 3h 15´
  • ITZALA: EZ
  • URA: EZ

 

 

© SASC IRATI proiektua- konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika EGEFek finantzatutako proiektua . Eskualde Garapeneko Europako Funtsa.
Share This