Mikologia
Aezkoa, Garazi, Zaraitzu eta Zuberoa SASC IRATI (EFA 063/15) proiektuko bazkideak dira. Proiektuak hainbat helburu ditu; bertzeak bertze, mikologia turismorako baliatzea.
Ekimenaren xedea ez da ziza bilketa sustatzea, baizik eta behar diren jarduerak antolatzea jendeak jakin dezan zizak aunitz motakoak direla eta harreman misteriotsuak daudela zuhaitzen eta onddoen artean.
Proiektuak, halaber, jendeari ikusarazi nahi dio onddoek balio handia dutela bai gastronomiarako bai elikatzeko.
Iratiko ziza bilketari buruzko araudia
Aezkoan eta Zaraitzun, ordenantza bidez mugaturik eta erregulaturik dago onddo bilketa Irati aldean. Badira bizilagunendako berariazko baimenak, eta eguneroko nahiz denboraldiko baimenak, kanpotarrendako. Baimen guztiak pertsonalak dira eta gainean eraman behar dira bilketan aritzean. Hortaz landara, ziza bilketarako, pista-tarte jakin batzuetan ibilgailuz ibiltzea baimentzen duen agiria utzi behar da ibilgailuan, agerian.
Eguneroko baimenak leku baimenduetan eskura daitezke (ikusi ibar bakoitzaren webean). Denboraldiko baimenak, berriz, Aezkoako Batzar Nagusiaren eta Zaraitzuko Batzar Nagusiaren egoitzetan baizik ez. Aezkoakoa Ariben dago, eta Zaraitzukoa, berriz, Ezkarozen. Batzar bakoitzaren baimenak kasuan kasuko lurraldeetan biltzeko baimena ematen du.
Garazin eta Zuberoan, onddoa biltzea libre da, eta oihan guztiei buruzko araudia dago indarrean, erran nahi baita, gehienez 5 litro-3,5 kilo onddo bil daitezkeela ezartzen duen huraxe.
Onddoei buruz ikasteko tresnak
Webgune honetan, hainbat argitalpen txiki aurkituko dituzue onddoei buruzko jakin beharrekoak ikasteko: onddoen bizitza, onddoen eta zuhaitzen arteko harremana, bilketa, gastronomia, elezaharrak…
Halaber, mendian ibiltzeko ibilbideak topatuko dituzue, tokian tokiko gidek lagundurik ere egiteko modukoak. Oroitu, araudia beti errespetatu beharra dago.
Iratiko jatetxe gehienek garaian garaiko zizez osaturiko platerak eskaintzen dituzte beren menuetan.
ARGITALPENAK
Cuentos y leyendas de las setas de Irati
Les champignons et les arbres d’Irati – Guide de description des parcelles 1 er 2
Les champignons et les arbres d’Irati – Guide de descrption des parcelles 3,4,5,6
Las setas y el ser humano. El arte de la recolección
Las setas y el ser humano. La cocina natural
Descubre los hongos de Irati … del bosque al plato!
La ecología de los Boletus en el hayedo. Conocimiento y principios de “micosilvicultura”