CABECERA IRATI POCTEFA
  • © Vincitore

Zurzai

Iratiko zelaitik abiaturik (Garazi), ibilbide erraza da eta Iratiko oihanaren puska bat ezagutzeko parada emanen digu. Hasierako erdian, bideak mendiko erreka batean goiti eramanen gaitu. Leku aproposa zinez bazter honetako fauna ikusteko, hala nola piriniotar uhandrea eta bertze zenbait anfibio. Zurzaiko lepoan, badira zohikaztegiak. Beraz, ibilbideak interes naturalista handia dauka. Mendizaleak drosera izeneko landare haragijalea kausituko du, bertze flora espezie zenbaiten artean, ingurune natural horietako landare bereizgarria baita. Ibilbidearen bigarren erdiak Iratiko oihanean gaindi egiten du aitzina, eta ingurune hori ere nabarmendu behar da bertako landarediari eta faunari begira. Gero, Iratiko zelaira (Garazi) atzera egitean, harrespilak edo mairu-baratzeak ikusiko ditugu, hau da, euskal mendian jendea aspaldi-aspalditik bizi izan dela erakusten duten aztarna protohistorikoak.

.

© SASC IRATI proiektua- konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika EGEFek finantzatutako proiektua . Eskualde Garapeneko Europako Funtsa.
Share This