Zihigolatze
Ibilbide goxoa da, pistaz pista, Irati aldeko osagai nagusiak ederki sumatzeko: mendi-bizkar zabalak, oihana, errekak, Zihigolatzeko kaiolarra edo artzain-etxola…
Bagargiko lepotik abiaturik, jatetxetik hurbil pasatu eta zaldi etxolen aitzinean dagoen pista nagusia hartu behar da. Pista nagusiari jarraituko gatzaizkio, bira egiten du, eta gero, ezkerretara jo. Zuzen segituko dugu (jaitsi gabe) eta igoera txiki bat hartu txaletetara joateko, harrera etxetik hurbileko aparkaleku handitik hurbil. Pistan aitzina eginen dugu Hegixuriraino, txaleten paretik pasatuta. Gero, lakuraino jaitsiko gara. Eskuinerat doan pista bat hartu, aitzina egin eta behaketa-postua zeharkatuko dugu lakuraino iritsi arte. Errekan goiti eginez, erreka-adar txiki baten ondotik, ezkerretarat hartuko dugu Zihigolatzeko artzain-etxolaraino. Eskuinera egin, Iratzabaletako lepoa pasatu, eta Bagargiko lepora igoko gara, lehenik pistan barna, eta gero, errepidean goiti.
Aezkoa
Zuberoa
Zaraitzu
Bidexkak Zaraitzu
SL-NA 60A Iratiko etxeetako bide zaharra
SL-NA 61A Zentzumenen ibilbidea
SL-NA 62A Urbeltza ibaiko bide-zidorra
SL-NA 63A Zabaleta oihaneko bide-zidorra
SL-NA 65 Irati eta Muskildarako bide zaharra
SL-65A Erremendia-Portillo de Contin Kontinen Ataka
SL-NA 67 Goñiburuko begiratokia