CABECERA IRATI POCTEFA
  • © barranco verde

 

 

SL-NA 64A Cerrillar

Abiapuntua: Abodiko iraupen eskiko zentroa, Larrainxarran, Pikatuan (1.320 m.). Larrainerako errepidea harturik, Iturzaetako mendatean (1.573 m.), Orhiko mendi-mazelan. Ibilbidea iraupen eskiko pista bat da; hori dela eta, zabala eta zailtasunik gabekoa da, baina ezin izanen dugu erabili eskiatzeko garaian.

Lehen zatian ibilbidea gora joaten da poliki-poliki Abodiko mendikaterantz (1.400 m.) pagadian barna. Ikuspegi ederra dago: Zaraitzu Ibarra eta, urrunago, Erronkaribar eta Hechoko mendiak, baita Ori mendiaren ikuspegi ezberdina eta ezezaguna ere. Itzulera, berriz, hegoaldeko mazelaren erditsutik egiten da, pagadi barrenetik beti, alegia.

© SASC IRATI proiektua- konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika EGEFek finantzatutako proiektua . Eskualde Garapeneko Europako Funtsa.
Share This