SL-NA 54C Los Paraísos-Erlan
Ibilbidea Irabiako urtegiaren ezkerrera dagoen aparkalekuan hasten da, mahai panoramikoaren ondoan, eta Iratiko pagadi ikusgarrira sartzen da, urtegia inguratzen duen pistan barna.
Hasi eta kilometro bat aurrerago, eskuinera dagoen bidea hartu behar da, urtegiaren ertzari jarraikiz Onborduiako alderdira iritsi arte. Leku horretan, urtegiaren gaineko ikuspegi panoramikoaz gain, pagoari buruzko interpretazio panel bat dago.
Ibilbidean segituz, erreka gurutzatzeko pasabidea dago. Hori igarota, Irabiako begiratokira iristen da, zeinetan, estalpe batean, almadia-maketa bat dagoen. Bertatik Irabiako urtegia eta Iratiko Oihanaren handia ikus daitezke.
Hortik aurrera, bideak gora egiten du baso aprobetxamendu jasangarriari buruzko interpretazio panel bateraino, eta, handik, emeki-emeki jaisten jarraitzen du, urtegiko hormigoizko pistaraino. Handik hasierako lekura itzultzen da.
Aezkoa
Zuberoa
Zaraitzu
Bidexkak Zaraitzu
SL-NA 60A Iratiko etxeetako bide zaharra
SL-NA 61A Zentzumenen ibilbidea
SL-NA 62A Urbeltza ibaiko bide-zidorra
SL-NA 63A Zabaleta oihaneko bide-zidorra
SL-NA 65 Irati eta Muskildarako bide zaharra
SL-65A Erremendia-Portillo de Contin Kontinen Ataka
SL-NA 67 Goñiburuko begiratokia