*OHARRA
Ezin da ibilbide osoa egin, urtegiaren atzealdean, baso-etxearen ondoan dagoen zubia erori baitzen, eta horrek bide zirkularra egiteko aukera ematen zuelako. Laster ekingo diete zubia konpontzeko lanei
SL-NA 53C Irabiako uharkari itzulia
Ibilbide klasikoa, uharka osoa inguratzen du eta bi bailaretatik egin daiteke. Aezkoatik abiaturik, hasierako argibide-taula uharkaren presatik hurbil dagoen aparkalekuan dago (830 m). Lehenbiziko tartea “Plaza Beunzako Bidea” izenekoa bera da, Antxorena etxeko aurriak dauden soilguneraino. Uharka inguratzen duen bidezidorretik jarraituko dugu eta *zementuzko zubi bat gurutzatu ondoren, beste aldera joko dugu, antzinako basozainen etxea zegoen tokiraino –egun basozainen etxea erabili gabe dago-. Metro batzuk egin eta gero, Elurretako Ama Birjinaren ermitatik Irabiako uharkaren presarantz doan mendi-pista aurkituko dugu. Abialekura itzultzeko, uharka inguratzen duen bidetik jarraitzea besterik ez dago. Elurretako Ama Birjinaren ermita aldera joateko, basozainen etxean Zabaletako Bidea (SL-NA 63A) har dezakegu. Ibilbide hau kontrako norabidean ere burutu daiteke, Zaraitzuko Elurretako Ama Birjinatik abiturik.
Aezkoa
Zuberoa
Zaraitzu
Bidexkak Zaraitzu
SL-NA 60A Iratiko etxeetako bide zaharra
SL-NA 61A Zentzumenen ibilbidea
SL-NA 62A Urbeltza ibaiko bide-zidorra
SL-NA 63A Zabaleta oihaneko bide-zidorra
SL-NA 65 Irati eta Muskildarako bide zaharra
SL-65A Erremendia-Portillo de Contin Kontinen Ataka
SL-NA 67 Goñiburuko begiratokia