CABECERA IRATI POCTEFA
  • © jaztiria

 

Orhi mendia

Ibilbide ederra da bizkarrez bizkar, baina eguraldi ona delarik baizik ez dugu eginen. Bidexka ez dago balizatua.

Bagargiko lepotik (H) mendixkara igoko gara. Gero, antenetarat jo eta Metazeko leporaino iritsiko gara.  Bidexkan aitzina egin eta aska baten ondotik igaroko gara; gero, bi artzain-etxolaren paretik. Arratzolatzera iritsiko gara. Bidexka nagusian barna (S), Millagate mendixkarat igoko gara. Bizkar belartsuan goiti eginen dugu, ehiza-postuen ondotik, Zazpigain mendixkaraino. Behin erpinera iritsita, beherago ezkerrean dagoen bidexka hartuko dugu beheiti egiteko, mendixka mehar eta arriskutsu txiki bat saihesteko. Zazpigainen ondotik, bideari jarraituko diogu Orhi mendiko kaskora iristeko. Bide beretik itzuliko gara. Bidea ere Organbidiako artzain-etxolatik abiatuta egin dezakegu.

© SASC IRATI proiektua- konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika EGEFek finantzatutako proiektua . Eskualde Garapeneko Europako Funtsa.
Share This