Organbidexka-Lapatiñe
Ibilbideak goi mendiko bazter ederretan barneratuko gaitu, Zuberoako uda parteko bazkalekuak miresteko eta sai arreen dantza ikusteko. Opari ederra zinez!
Bagargiko lepotik azken txaletera igoko gara. Txalet horretara iritsi baino lehentxeago, Organbidexkako lepora eramanen gaitu patar pikoa hartuko dugu. Eskuinetik jarraitu eta Mehatzeko leporaino jaitsiko gara, errepiderat jo gabe. Dena zuzen iganen dugu (bide patarra). Bizkar gainean, ezkerretarat behatu eta harkaitz zuri bereizgarriak ikusiko ditugu goragune baten gainean, Larraineko Ibarra azpian dugula. Behin hantxe gaudela, gibelera egin behar dugu poxi bat, eta eskuinaldeko aska batera iritsiko gara. Organbidexkako mendixkaren azpitik igaro, oihanean sartu eta errepideraino joko dugu. Behin errepidean, ezkerretik emanen dugu ibilbidearen hasiera kausitu arte.
Aezkoa
Zuberoa
Zaraitzu
Bidexkak Zaraitzu
SL-NA 60A Iratiko etxeetako bide zaharra
SL-NA 61A Zentzumenen ibilbidea
SL-NA 62A Urbeltza ibaiko bide-zidorra
SL-NA 63A Zabaleta oihaneko bide-zidorra
SL-NA 65 Irati eta Muskildarako bide zaharra
SL-65A Erremendia-Portillo de Contin Kontinen Ataka
SL-NA 67 Goñiburuko begiratokia