CABECERA IRATI POCTEFA
  • © Vincitore

Okabe, interpretazio-bidexka

Ordokiak Iratiko ibaitik hartu du izena. 35 errekak elikatua, inguruan dagoen oihanean dituzte iturburuak. Ordokia Europako pagadirik handienera sartzeko bideetako bat da. Pagadiak 17.300 hektarea ditu luze-zabaleran, Frantziako eta Espainiako estatuen artean. Mugalde hori harreman lekua izan da, baina baita gatazka lekua ere, historian aztarna sakona utzi dutena.
Zatoz ibilaldi hau egitera eta, oinez zabiltzalarik, iraganeko hainbat aztarna aurkituko dituzu: geologia, arkeologia, polena eta bertze. Iratin, ordea, iragana nolakoa izan zen oroitarazteaz landa, oraina ere bizi da eta etorkizuna itxuratzen da. Artzaintza bizirik dago. Hemengo artzaintza moldea bizimolde bat da, harro egoteko modukoa, ibarrotan bizitzen jarraitzeko gakoetako bat. Artzaintzak bere aztarna utzi du paisaian eta habitat-mosaiko aberatsa sortu du. Habitat horiek nitxo ekologikoak dira espezie aunitzendako.
Interpretazio-bidexka honen bidez, gonbit egin nahi dizugu Iratiko ordokian diren aberastasunak ezagutzera. Ederki pasatuko duzulakoan, ongi ibili.

 

© SASC IRATI proiektua- konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika EGEFek finantzatutako proiektua . Eskualde Garapeneko Europako Funtsa.
Share This