Okabe
Euskal Herriko nekropolirik handiena Okaben dago. Mendi misteriotsua da, Iratiko oihanaren bihotzean kokatua. Irati Europako pagadirik handienetako bat da. Harrespilak harri zirkulu erliebedunak dira, gizakia duela milaka urte hantxe bizi izanaren erakusgarri. Harrespila edo mairu-baratzea monumentu megalitiko bat da, zutik paratutako harri (iruinarria) lerrokadura batek osatua, eta harri barruti erliebedun bat eratzen dute; zirkularra, gehienbat. Zenbaitetan, erdigunean iruinarri bat dago. Harrespil hauek Euskal Herriko garrantzitsuenetakoak dira.
Aezkoa
Zuberoa
Zaraitzu
Bidexkak Zaraitzu
SL-NA 60A Iratiko etxeetako bide zaharra
SL-NA 61A Zentzumenen ibilbidea
SL-NA 62A Urbeltza ibaiko bide-zidorra
SL-NA 63A Zabaleta oihaneko bide-zidorra
SL-NA 65 Irati eta Muskildarako bide zaharra
SL-65A Erremendia-Portillo de Contin Kontinen Ataka
SL-NA 67 Goñiburuko begiratokia