CABECERA IRATI POCTEFA

Zuberoa

 

Ohiturak ederki sustraituak daude Zuberoan. Euskara, konparaziora, herri guztietan mintzo da, eta ahoz jasotako euskal kulturaren printzak ospakizun eta festarik garrantzitsuenetan ageri dira.

Zuberoako mendi-bazterrak eder-ederrak dira egiazki; xarmangarriak hemengo paisaia berdeak; liluragarriak txokoak eta elezaharrak,

nonahi agertzen baitira, dela oihanetan, dela ur-jauzi edo turrustetan, dela harpeetan, guztiak ere erro sakon-sakonekoak, bizilagunek odolean daramatzatenak.

Naturaren ederra leiho egokia da lasaitasunerako, eguneroko bizimoldea ahazteko. Gainera, Zuberoan eskaintzen diren proposamen ekoturistikoak arras erakargarriak dira, eta probatzen duena nekez geldituko da itzuli gabe.

© SASC IRATI proiektua- konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika EGEFek finantzatutako proiektua . Eskualde Garapeneko Europako Funtsa.
Share This