CABECERA IRATI POCTEFA

Garazi

Garazi deitutako eskualdea Nafarroa Beherean dago eta mendiari dago lotu-lotua, ibar honetako bihotza mendia baita egiazki. Hamaika artzain belaunaldik ondu dute lekuari darion izaera, eta bizilagunek jakin izan dute gordetzen gaur eguneraino iritsi zaizkigun ohitura zaharraki, aspaldi-aspaldikoak.

Iratiko gainerako ibarretan bezala, euskal kulturak pisu nabarmena dauka Garazin (euskara, dantzak, kirolak eta usadioak), eta harro erakusten dira arbasoen arkeologia-arrastoak, bai eta Donejakue Bideak zizelkaturiko aztarnak ere.

© SASC IRATI proiektua- konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika EGEFek finantzatutako proiektua . Eskualde Garapeneko Europako Funtsa.
Share This