CABECERA IRATI POCTEFA

Kulturola espazioaren irekiera, Orbaizetako Errege Munizio Olaren inguruko kulturgune berria

Ekainaren 17an, larunbata, Kulturola inauguratu zen, Orbaizetako munizio olaren jauregian dagoen kulturgune berria.
Dozenaka lagun bildu ziren Kulturolaren irekiera ekitaldian, eta kultura-etxea ezagutzeko aukera izan zuten, ikertzaile artisau, sortzaile eta artista ezberdinen eskutik.

Izaskun Zabalza eta Karmele Galarza batzarkideen ongietorriaren ondoren, Pello Zabalza eta Gerard Ihidoi abeslariek “Orbaizetako mendietan” abestu zuten, Ezterenzubiko Eñaut Etxamendiren letrarekin. Harrera Gunean, Patxi Gaztelumendik ongietorria eman zien bertaratutako guztiei, eta Aezkoako eta Iratiko oihaneko pantaila interaktiboen eta informazio-panelen ondoan hasi zen bisita gidatuari eman zion hasiera. 

Lehenengo solairuan, Orbaitzetako arma olari buruzko xehetasun batzuk azaldu ziren, eta Javier Beorlegiren (lantegiaren historia sakon aztertu eta Kulturolako zaharberritze-lanak zuzendu ditu), Ana Carmen Sanchezen (1986az geroztik arma olaren berreskuratze lanetan aitzindari izan den arkeologoa) eta Malli Txaparren (Orbaitzetako arma-fabrikari buruzko liburuaren egilea) lanak goraipatu ziren. Azken honek, Orbaizetan eta Aezkoa osoan gertatutako gerretan arpilaketak jasan zituzten biztanle guztiekin oroitzapen hunkigarria izan zuen.

Solairu honetan bertan ere, Javier Goicoak eta Jesús Mari Larrañetak sortutako panel, objektu eta maketak aurki ditzazkegu, non zurgintzan, kable bidezko garraioan eta Iratiko ibaietan lan egiten zuten pertsonen bizitza nolakoa zen eta oholezko teilak nola egiten ziren azaltzen den. 

Azken solairuan, Aezkoako biztanle askoren Amerikarako emigrazioaren inguruko solasaldia eman zen.
Bertan, Paul Urkijo zinema-zuzendaria eta “Irati” filmeko jantzi-arduraduna omendu zituzten ere. Ekitaldiaren amaiera honetan Eneko Barberenak eta Petti abeslariak partu hartu zuten. Gainera “Barriolatik berri onik ez” albuma aurkeztu egin zen, Jose Anjel Irigaray, Asisko Urmeneta, Joseba Larretxe (Josevisky) eta Dani Fanoren eskutik sortutako, Orbaizetako Olan kokatutako Komiki-formatuko istorio fantastikoa. 

 

© SASC IRATI proiektua- konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika EGEFek finantzatutako proiektua . Eskualde Garapeneko Europako Funtsa.
Share This