CABECERA IRATI POCTEFA

IRATI LAU IBARRAK elkartearen lehen urratsak

Irati partekatzen duten lau ibarrek IRATI LAU IBARRAK elkartea osatu dute. Aezkoako Batzarre Nagusiak, Zaraitzu Ibaxaren Batzorde Orokorrak eta Zuberoako eta Garaziko Sindikatek Irati garatzen eta Pirinioen bi aldeetako biztanleei laguntzen jarraitzeko osatu dute elkartea.

Apirilaren 14an, ostirala, bilera egin zen Kulturolan, hots, Orbaizetako arma-fabrikaren jauregian dagoen gune berrian, elkartea abian jartzen amaitzeko. Karlos Bueno (Aezkoako Batzarreko lehendakaria) da elkarteko buru, eta Roger Tafernaberry lehendakariorde eta Pedro Mascaray eta Jean-Christophe Arrayet kide.

Hona hemen elkartearen estreinako jardueretako batzuk: Eductour delakoa, zeina Iratin barna ibiliko baita datorren maiatzaren 12an, Iratiko jaia, non lau ibarretako ehunka biztanlek parte hartuko baitute uztailaren 2an Irati-Abodi Mendi Zentroan, eta Iratin senidetasuna bultzatzeko eta eremua tokiko ekonomiaren mesederako garatzeko bestelako jarduerak.

 

© SASC IRATI proiektua- konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika EGEFek finantzatutako proiektua . Eskualde Garapeneko Europako Funtsa.
Share This