CABECERA IRATI POCTEFA

IRATI

Iratiko sustraiak behialako garaietan daude erroturik, izadiak garbi eta eder dirau, erreka eta oihanetan ezkutatzen diren elezaharrez inguraturik: herri sorta honek bere funtsari eutsi baitio, beste zibilizazio batzuetako kulturak eta ohiturak mespretxatu gabe. Hortxe dugu hemengo hizkuntza –euskara–, eta hortxe ere, Irati aldeko jendearen tradizioak, usadioak, kirolak, festak eta gastronomia, txoko honi darion liluraren erakusgarri, soseguz ezagutu beharrekoa. Hitz batez errateko, horra Iratiri eta bertako lau ibarrei darien euskal nortasunean barneratzeko atea.

Duela milaka urte onduak dira kasko, bazkaleku eta mendi-hegalen gainean eraikitako megalitoak, mendiari lotutako herriaren historiaren adierazgarri.

Artzaintzak eta oihanak zizelkatu dute hemengo gizon-emakumeen izaera,

azienda gobernatzea biztanleen eguneroko lana izan baita, eta oihana, berriz, zur eta diru iturria, mendi bazter eder-ederrak eskaintzearekin batera. Donejakue Bideko erromesek ere egin dute beren ekarpena, bide aunitzetan artea eta kultura erein baitituzte.

Iratin arras sustraiturik dago kultura komunala. Ibarretako Batzarreak eta Sindikatak, izan ere, bazkaleku komunalak (herrilarreak) kudeatzeaz arduratzen diren erakunde administratiboak dira, hau da, bizilagun guztienak diren lurrak. Jendea hemen beti prest baitago lurra guztien artean erabiltzeko, guztiena baita, arbasoengandik jasotako moldeekin bat. Horratx, beraz, Irati, guk bertako gauza xarmangarriak noiz aurkituko zain, geure esperientzia bizitzeko.

© SASC IRATI proiektua- konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika EGEFek finantzatutako proiektua . Eskualde Garapeneko Europako Funtsa.
Share This