CABECERA IRATI POCTEFA
  • Etxola de Irati (Cize)

Artzain herria

Euskal Herriaren bihotzean kokaturik, Donibane Garazi inguruko 20 herri dira Irati-Garaziko mendiaren jabeak. 17.000 hektarea dira luze-zabaleran, gehienbat artzaintzari eskainiak. Hori aspaldi-aspaldiko lanbidea da, Neolitoan hasi baitzen.

Urtero, maiatzetik urrira, 350 artzainek udako bazkalekuetara eramaten dituzte beren ardi saldoak, mendialdera, eta 60.000 buru inguru aritzen dira alhan (ardiak, behiak eta zaldiak), duela zenbait belaunalditatik honat finkaturiko mendi-soroetan.

Artzain bakoitzak bere lursail zedarritua edo saroia dauka azienda gobernatzeko eta jezteko,  bai eta etxola bat ere.

Kabalek denetariko landareak jaten dituzte, eta gazta eskuz egiten denez, gaztaren ezaugarriak arras bikainak dira; nahi duenak artzain etxolan aurkituko du, “Iratiko zelaia (Garazi)” erraten zaion gunean.

Artzainek funtsezko eginkizuna bete dute mendi ekosisteman, eta horri esker, aitzinekoek egungo paisaia itxuratu zuten. Orain, gure garaiko artzainak ahaleginetan dabiltza arbasoengandik oinordetzan jasotako ondare hori zaintzeko.

Ondare hori iraunaraztea da erronka.

© SASC IRATI proiektua- konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika EGEFek finantzatutako proiektua . Eskualde Garapeneko Europako Funtsa.
Share This