irati.org - Zaraitzuko herri bidexkak
seguro de salud del estado de missouri comprar proscar ojo doctor rochester ny
Inprimatu

Zaraitzuko herri bidexkak

SL-NA 60A Iratiko etxeetako bide zaharra

SL-NA 60A Iratiko etxeetako bide zaharra

Abiapuntua: Koixtako uharka (955 m.). Elurretako Ama Birjinaren ermita (855 m.) eta Koixta arteko biderik laburrena da. Ez du zailtasunik, zabala da, egurra ateratzeko erabili baitzen. Bide erdian, amildegi baten gainean kokaturiko Akerreria begiratokira (1.150 metro) desbideratzeko (200 m.) aukera dago.

Aldapa piko baten ondoren, bidea Elurretako Ama Birjinaren ermitara iristen da. Azken zatian bideak bat egiten du Zentzumenen ibilbidearekin (SL-NA 61A). Ibilbide hau Koixtakoarekin lotu daiteke, hasierako abiapuntura iristen delarik.
    
Luzera: 5.4 km
Malda: 200 m
Track GPX

SL-NA 61A Zentzumenen ibilbidea

SL-NA 61A Zentzumenen ibilbidea

Ibilbide laburra, baina ederra, oso. Duela gutxi jarritako kartelak hango zuhaitz eta zuhaixkez mintzo zaizkigu. Abiapuntua: Elurretako Ama Birjinaren harrera-lekua (855 m.): handik Iratiko Etxeetako aurriak eta XVIII. mendeko gotorleku baten hondakinak ikustera joan daiteke. Elurretako Ama Birjinaren ermita 1954. urtean eraiki zuten oholtxo-teila tradizionalak erabiliz. Barruko irudiak Bartolozzi-Sotesek egin zituen. Ermita igaro ondoren, basoan sartuko gara. Geroago, Urtxuria erreka zeharkatu beharko da. Udan ur gutxi izaten da, beraz, ez dago arazorik. Halere, beti pasa daiteke oinutsik.
    
Luzera: 2 km
Malda: 70 m
Track GPX

SL-NA 62A Urbeltza ibaiko bide-zidorra

SL-NA 62A Urbeltza ibaiko bide-zidorra

Abiapuntua: Elurretako Ama Birjinaren harrera-lekua (855 m.), argibide etxolaren ondoan. Urbeltza ibaiaren ezkerreko ertzean gora egiten duen pista hartu eta sigi-sagan goiti jarraituko dugu, ur gardeneko erreka horren ondotik.

Xenda bide zaharra da, baso-pista egin baino lehenagokoa. Baso-pistak Austegia delako bazterrera garamatza: bertan izeidi ederrak daude eta Itsuosin ur-jauzitik (El Cubo izenaz ere ezaguna da) hurbil igarotzen da. Aldapa motz batetik segi eta bidexka arestiko pistan bukatzen da. Handik erraz itzul daiteke Elurretako Ama Birjinaren ermitara.
    
Luzera: 3.3 km
Malda: 80 m
Track GPX

SL-NA 63A Zabaletako oihaneko bide-zaharra

SL-NA 63A Zabaletako oihaneko bide-zaharra

Abiapuntua: Elurretako Ama Birjinaren harrera-lekua (855 m). Irabiako uharkara doan baso-pista hartu eta laster, bidexka bat aurkituko dugu. Bidexka horri “de los barranqueadores” deitzen zaio. La Cuestión eta Zabaleta mendien hegoaldeko mendi-mazelatik eta Erroiarriako harkaitzen gainetik ibiliko gara. Handik Irati errekaren ibarra ikusteko aukera izanen dugu.
Berriz ere pistara iritsirik, jarraituko dugu Basozainen etxeraino, uharkaren bukaeraraino, hain zuzen -egun basozainen etxea erabili gabe dago-. Itzultzean, tarte batean bidezidorra dago, pagadien artean eta Zabaleta errekaren ondoan; eta bestean, arestiko pista. Basozainen etxean SL-NA 53C (Irabiako uharkari itzulia) ibilbidea har daiteke.
    
Luzera: 8.2 km
Malda: 250 m
Track GPX

SL-NA 64A Cerrillar

SL-NA 64A Cerrillar

Abiapuntua: Abodiko iraupen eskiko zentroa, Larrainxarran, Pikatuan (1.320 m.). Larrainerako errepidea harturik, Iturzaetako mendatean (1.573 m.), Oriko mendi-mazelan. Ibilbidea iraupen eskiko pista bat da; hori dela eta, zabala eta zailtasunik gabekoa da, baina ezin izanen dugu erabili eskiatzeko garaian.

Lehen zatian ibilbidea gora joaten da poliki-poliki Abodiko mendikaterantz (1.400 m.) pagadian barna. Ikuspegi ederra dago: Zaraitzu Ibarra eta, urrunago, Erronkaribar eta Hechoko mendiak, baita Ori mendiaren ikuspegi ezberdina eta ezezaguna ere. Itzulera, berriz, hegoaldeko mazelaren erditsutik egiten da, pagadi barrenetik beti, alegia.
    
Luzera: 4.8 km
Malda: 160 m
Track GPX

SL NA-65  Irati eta Muskildarako bide zaharra

SL NA-65  Irati eta Muskildarako bide zaharra

Iratirako bide zaharra eta Muskildako Santutegiaren bisita batzen dituen txangoa. Otsagabiako elizaren atzekaldean jarri. Harrizko kale bat herriko azken etxeetara zuzentzen da. Muskildara zuzen doan bidearen hasieran ezkerrean dagoen pista bat hartu. Bidezidor honek Muskildako Santutegira eramaten gaitu.

Luzera: 6,2 km
Malda: 295 m
Track GPX

SL-NA 67 Goñiburuko begiratokia

SL-NA 67 Goñiburuko begiratokia

Abiapuntua: Taplako gaineko aparkalekua (1.365 m.). Ibilbide eroso eta laburra larreetan barna Goñiburu mendiraino (1.464 m.); erraza denontzat.

Ikuspegi miresgarria eskaintzen du, ia 360 graduko ikuspegia alegia: Irati osoa ikusten da, Ortzantzurietako mendi-mazeletatik Oriraino. Joan-etorria bide beretik egiten da.
    
Luzera: 4.6 km
Malda: 110 m
Track GPX

SL-NA 68 Abodiko gainak

SL-NA 68 Abodiko gainak

Abodiko mendizerran barnako ibilbidea; belartsua eta aldaparik gabekoa. Ia 360 graduko ikuspegia izanen dugu bidean zehar, nafar Pirinio osoa ikusi ahal izateko.

Abiapuntua: Taplako gaineko aparkalekua (1.365 metro). Aldapa labur baten ondoren, Idorrokia mendiko tontorrera iritsiko gara (1.493 metro).

Bidetik hurbil trikuharri batzuk daude, ezkutuan. Abodiko mendebaldeko gaina, (1.496 m.) igaro eta Las Alforjas pasagunera (1.436 metro) iristen da. Bertan GR11 eta 12 batzen dira, eta inguruan, Arrizabala izeneko iruinarria dago, mendiko aterpe batetik hurbil. Toki horretatik, behera joaten da hegoaldeko mendi-mazelatik errepiderantz, xenda baten barna eta pagadiaren ertzetik.
    
Luzera: 6 km
Malda: 200 m
Track GPX

SL-NA 69 Koixtako bide zaharra

SL-NA 69 Koixtako bide zaharra

Antzinako Koixtako bide zaharra dugu hau. Abiapuntua: Elurretako Ama Birjinaren harrera-lekura iritsi baino 300 metro lehenago (855 m.). Xenda estua eta malkartsua da, batzuetan zaila egiten dena; beraz, haurrentzat eta mendian ohituta ez daudenentzat ez oso egokia. Alabaina, paraje eder-ederrak zeharkatzen ditu bide honek, pagadi eta izeidien artean, Urtxuria errekaren ezkerreko bazterrean barna.

Bidea baso-pista batean bukatzen da, Koixtako uharkatik kilometro batera. Puntu horretan bi aukera daude: etorri garen bidetik itzuli, edo Iratiko Etxeetako Bide Zaharra (SL-NA 60A) hartu.
    
Luzera: 5.5 km
Malda: 300 m
Track GPX

Herri bidexka gehiago

SL NA-60  Otsateko sakana

Basoan zeharreko lasaitasunez eta pausu motelez gozatzeko paraje ederrak dituen ibilbidea. Otsagabiako Osate kanpalekuan du hasiera. Pista berri batetik metro batzuk igo laster batean bide zahar batetan sartzeko. Xenda honek Otsateko amildegia metalezko zubi batetik gurutzatuta mendizerraren mazela baso trinko batean goratzen du.

Luzera: 4 km
Malda: 185 m
Track GPX

 

SL NA-61 Beieguko balkoia

Interes ezaugarri nagusi bi dituen ibilbidea: baso naturalak eta Zaraitzuko Ibaxeko eta hulbileko Pirinioetako gailurretako panoramikak. Ibilbidearen hasierara heltzeko Eaurta eta Ezkarozeren artean dagoen errepidearen "Txangaberro" goialdean dagoen pista bat hartzen da. Behin bertan, motel igotzen doan landutako zelai batera iristen den bide bat hartu.

Luzera: 3,5 km
Malda: 150 m
Track GPX

 

SL NA-62  Ezkarozeko Bordalak

Bordalak ezagutarazten dituen ibilbidea, etxola eta dermioko zelaiek osatzen duten nekazal sistema tradizionala, mendiko aldapetan kokaturik daudenak. Ibilbideak Ezkarozeko elizaren parean du hasiera, herriko kanposantura eramaten gaituen xenda batean. Hemendik Xoxo amildegia goratzen uzten digun pista berri bat hartzen dugu (pista beretik, beheragotik, Jatsuleko bidezidorrera sartzen da, aipatutako amildegiaren urjauziak ikusteko aproposa dena).

Luzera: 5,3 km
Malda: 240 m
Track GPX

 

SL NA-63  Mendizerrako bidea

Pinu, haritz, pago eta izei artean dagoen ibilidean, Zaraitzuko herri honen Mendizerra zaindua ezagutzeko balio duena. Bidea herriaren goialdean hasten da, elizaren parean. Mendizerrara igotzen den herraduraren bide zaharra hartu. Bertatik herriko eta inguruetako bista zoragarriak ikus daitezke. Bideak duen harriztatua aintzinean izandako garrantzia erakusten digu.

Luzera: 3,3 km
Malda: 170 m
Track GPX

 

SL NA-64  Santa Engraziarako bidea

Santa Engraziaren baselizako hondareetara eramaten gaituen bidea. Espartzan du hasiera. Pista batean zehar San Tirsoren baselizara jeitsi. Bertatik aldaparen erdira igotzen den harriztatutako bide zahar bat hartzen da.

Luzera: 3,2 km
Malda: 225 m
Track GPX

 

SL NA-65A  Portillo de Contín

Inguruko oihanen artean doan ibilbidea. Lojanzeko iturritik abiatu eta pago artean sartzen den bidea hartuko dugu, Contin-eko atakara iritsi arte. Soroa gurutzatuta, bideak goranzka jarraitzen du eta laster xenda irekia bihurtuko da, larra luze batera iritsi baino lehentxeago. Hauxe da hain zuzne ere ibilbidearen punturik gorenena. Itzuleraz gozatzea besterik ez dago, beti beherantz, hasieran xenda batetik oihanean zehar eta gero pistatik leku irekiagoan.
Luzera: 4,7 km
Malda: 240 m
Track GPX

 

SL NA-66  Betatuberria-Osaba

Basoetan zehar doan ibilbidea. Ibilbidea hasteko Itzaltzutik Izaba eta Frantziarako dagoen errepidea bost minutuz jarraitu beharra dago. Xinto amildegiak goratzen duen pista bat hartu.

Luzera: 4 km
Malda: 145 m
Track GPX

 

SL NA-66A  Urdindu

Ibilbide motza eta atsegina, Erremendiako larreak inguratzen dituena. Askaltokitik belardietara doan pista zabala hartuko dugu. Laster gorantza doan xenda hartuko dugu, gainean oihan tratea pasako dugularik. Ondoren beheranzko bidea hartuta, bidean uarkituko dugun larrea gurutzatuko dugu. Handik metro gutxira Urdindu errekaren sorburua dago. Ondorengo tartea izugarri ederra da eta haitz eta ezpelen arteko labirinto batetik doa, soro batera atera baino lehen. Soroa gurutzatu eta lehengo bidetik Lojanz abiapuntura itzuliko gara.

Luzera: 2,7 km
Malda: 40 m
Track GPX

comprar cialis transferencia bancaria comprar priligy en espana ciprofloxacino normon comprar viagra en espana comprar ventolin online donde comprar levitra mexico