irati.org - Natura-ingurunea
seguro de salud del estado de missouri comprar proscar ojo doctor rochester ny
Inprimatu

Natur ingurunea

Idorrokia eta atzean Goñiburu

Irati Pirinioetako mendebaldeko muturrean dago kokaturik eta mendikate hori orain dela 80 milioi urte sortu zen ozeanoaren hondotik plaka iberiarrak eta eurasiarrak elkar jo zutenean. Azken hori lehenengoaren azpian sartu zen ziri gisa eta harriak 3.000ko garaieraraino altxatu zituen.

Irati Bigarren eta Hirugarren aroetako sedimentazio harrien estaldura batez osaturik dago, eta harriak, Eremu Axialean eta Aldudeko mendigunean Lehen Aroan gertaturiko azaleratzeen artean kokaturik.

Azken milioi urteetan higaduraren mende egoteak Irati eta Errobi ibaien buruen artean banaturiko paisaia berria landu du Orhi mendiaren oinetan. Eskualdeak jasotzen dituen euri jasak basoak atxiki eta arazten ditu eta horrela higadura urritu egiten da eta ura izaki bizidunen eskura jartzen da.

Egitura geologikorik maizen eta bereizgarriena flyscha da, zeinetan hareharri geruzak -gogorragoak- eta tuparri geruzak -bigun eta hauskorragoak- tartekatzen baitira. Plaken arteko bulkak tolestuta eta gero higatuta, flyscha egun eskualde osoan azaleratzen da.

Pagadi-izeidi magikoa

Pagoak eta izeiak

Irati Europa mendebaleko oihanik zabalenetako bat da eta bi isurialdeen artean 17.000 bat hektarea du. Udazkenean ikusgarria izaten da horiz eta okrez tindaturik.

Pagoa zuhaitz nagusia da. Iratiko mendebaldeko aldean lur silizedunetan finkatzen da, ahabiaren eta beste zenbait espezie azidofiloren ondoan. Ekialdeko aldean, kare lurren edo -Urbeltza ibaiaren inguruan gertatzen den bezala- flysch lurren gainean, izei zuria agertzen da, Europa hegoaldeko pagadi-izeidiaren adibiderik hoberenetakoa osatuz, hego-mendebaldeko bere banaketa mugan berean. Baso horretan badira bestelako zuhaitzak, batzuk bakanak -hagina, esaterako-, eta belar landare oihandarrak, oso arraroak -zenbait lilipa mota eta negu txilintxa esaterako-.
Pagoak halako nagusitasuna du non altzadiak, berezko ur basoak, oso erreka eta ibai-ertz bakanetan finkatzea lortzen baitu. Sahats bakanak egoten dira gehiago ertzetako harrien artean, zume hostoestua adibidez.

Esku harturiko basoa izan arren, heldutasun maila handi bati eusten dio, giro aniztasun handia izanik: zuhaitz multzoez gain, hezeguneak, nardus stricta-ko larre menditar eta subalpetarrak, harkaiztiak, otalurrak eta sasiarteak, ahabia eta otea (Ulex gallii) dituzten txilardi atlantikoak eta Genista occidentalisa hazten den tokiak adibidez.
Iratin Pirinioetako flora aniztasun apartaren ordezkaritza bikaina dago.

Iratin Lizardoiako Erreserba Integrala eta Mendilazko eta Tristuibartea edo Ariztibarrenako natura-erreserbak daude.

Lizardoiako erreserba integrala
La Cuestion mendian, Iratiko Etxeen eta Irabiako urtegiaren artean, Lizardoiako erreserba integrala dago, 64 hektareako pago eta izei oihan bikaina, 40 metroko garaierako aleak dituen baso ukigabeko 20 hektarea barne.

Mendilazko natur erreserba
Mendilazko natur erreserba La Cuestion mendian dago, Iratiko oihanaren alde aezkoarrean: 119 hektarea, kareharrizko eta plubiositate handiko inguru batean, pago handiek eta beste zenbait espeziek osaturiko basoa.

Tristuibartea edo Ariztibarreneko natur erreserba
Pettuberro mendian kokaturik, Hiriberri Aezkoan, Tristuibartea edo Ariztibarreneko natur erreserbak 55 hektareako hedadura du, hariztia beheko aldeetan eta pagadia goikoetan.

Fauna basatia

fauna

Iratiko oihanean fauna anitza dago, elkarrekin erlazionaturiko hainbat ornogabe eta ornodun komunitatez osaturik. Zuhaitz hilak daudenez, ugariak dira intsektu xilogagoak, rosalia eta arkanbelea esate baterako, zein mota anitzetako okilen janaria baitira. Horietarik oso arrunta okil beltza da (Drycopus martius), bere dei karrankariek salatzen dutena. Okil gibelnabarrak, Nafarroan aurki daitezkeen zuhaitz-zulatzaile zuri-beltzik handienak, Iratin du bere azken aterpeetako bat, non bikote bakan batzuk bizi baitira.

Ugaztunek espezie aniztasun handia dute ordezkari, ezen basurdea, oreina eta saguzar espezie batzuk, lursagu gorri txikia, azkonarra, urtxintxa eta lepahoria, baso helduetako berezko harraparia, dira, besteak beste, aipatzekoak.

Ibaien eta erreken ingurumen kalitateak muturluze arraroa, ibai ertzetan bizi den ugaztun intsektujalea -lursaguaren antzekoa-, egotea ahalbidetzen du. Ur-laster ugariek eta giroaren hezetasun handiak igel eta uhandre piriniarrak eta beste urlehortar batzuek irautea ere eragiten dute.

comprar cialis transferencia bancaria comprar priligy en espana ciprofloxacino normon comprar viagra en espana comprar ventolin online donde comprar levitra mexico