irati.org - Iratiko erabilerak
seguro de salud del estado de missouri comprar proscar ojo doctor rochester ny
Inprimatu

Iratiko erabilerak

Abeltzaintza

Behorrak Osaba Gurutzean

Abeltzaintzak oso garrantzi handia izan du Iratiko bizitzan eta historiaurretik joan da bertako paisaia moldatzen. Aztarnategi megalitikoak larreetan eta artegi eta bordeetan daude eta inguru horiek horrela orain dela mila eta mila urtetik iraun dutela adierazten du horrek.

Iratin bazkatzen diren ardiak rasak, haragi-ekoizleak, giro lehorragoetakoak, eta latx ardiaren hiru barietatetakoak dira: mutur beltzekoak, zeinetan adarrak arrek nahiz emeek izan baititzakete, mutur zurikoak eta eusko-bearnotarrak, buru estuagokoak. Behien artean, arrazarik maizenak blonde Aquitaine eta behi piriniarra dira. Zaldietan arraza tipikoa Aurizko behorra da.

Abereak mendi larreetan elikatzen dira; horiek balio mantentzaile handia dute lastodun eta lekadunez oso oparoak baitira eta horrek haragiaren, esnearen eta inguruan egiten diren gazten kalitatean eragiten du. Larre gehienak herri lurrak dira eta badira ibar piriniarren artean larreak uzteko urtero berritzen diren akordioak. Beste abere talde batzuk errege altxonbideetatik joaten dira Nafarroako Erriberan bazkatzera.

Baso ustiapena

almadia

Iratiko zur ustiapena baso antolamenduko planei jarraituz egiten da eta Aezkoa eta Zaraitzurentzat diru sarreren iturri garrantzitsua da.

Gaur egun, herri basoak direnez, ibaxa hauetako biztanleek zur loteak etxerako eta beste produktu batzuk -ziza, onddoa, masusta, ahabia eta sagarmina- likoreak egiteko aprobetxatzen dituzte.

Historian zehar, bestalde, zuhaitzak eraikuntzan, ezkurrak eta hostoak abereentzat eta egur ikatza aprobetxatu ziren.

XVIII. mendeaz geroztik itsas armada espainiarrak eta frantsesak baso hauei erreparatu zieten izeiek eta pagoek itsasontziak egiteko zuten kalitatearengatik. Garraioaren zailtasuna almadiez, enborrez eginda ibaietatik eramaten ziren baltsez, konpondu zen. XX. mendearen hasieran enpresa pribatuek enbor askatuko barrankeatzaile teknika eta gero kable bidezko aire garraioa sartu zituzten. Gaur egun baso pistek eta errepideek konpondu dute arazo hori. Baina zur ustiapena nolakoa zen Erreka Idorra Bidearen bitartez ezagut dezakegu.

Aisia

abodi

Iratik aukera anitz ematen ditu aisiarako. Mendi ibiliak bai lurraldea zeharkatzen duten hiru ibilbide luzeetan (GR10, GR11 eta GR12) bai herri bidexketan eta ibilbide laburretan edo Erreka Idorra mugaz gaindiko bidean zehar egiten dira.

Bizikletaren zaleentzat, ehunka kilometroko pistak eta BTT ibilbideak daude, horietako anitz balizaturik. Piraguismoa, arroil-kirola eta eskalada ere egiten dira eskualdean.

Turismo azpiegituretan, Iratiko Etxeak, Iratiko Etxolak eta Garaziko Etxola daude besteak beste.

Neguan iraupen eskia eta erraketa bidezko paseoak egin daitezke Abodiko eta Iratiko Etxoletako estazioetan.


Ehiza eta arrantza

Oreina Ehiza eta arrantza bi tradiziozko erabilerak izan dira Iratin.

Usoa eta oilagorra: Egun eskopetaz egiten da, lehen sareak erabiltzen ziren muinoetan. Uso-ehizategiak Iratiko sei eremutan daude. Horietako batzuk enkantean jartzen dira eta ibaxek, hola, diru sarrera txikiak izaten dituzte.

Gainerako ehiza (basurdea, orkatza, oreina) eta arrantza (amuarraina) arauturik dago barrutiz eta barruti hesituz, ehiza larrian mugaturiko ehizaki kopuruaz eta ibai zati batzuetako arrantza debekuaz.

Antzina jarduera horiek premia-premiakoak ziren, biztanleen dieta eskasaren osagarria zirelako. Jada Nafarroako Erregek ehizaldi handiak egiten zituen inguruetan, 1165. urtekoa adibidez, zeinetan 188 ehizaki lortu baitzituzten, haietarik 14 hartzak, 22 oreinak eta 16 basurdeak.

comprar cialis transferencia bancaria comprar priligy en espana ciprofloxacino normon comprar viagra en espana comprar ventolin online donde comprar levitra mexico