irati.org - BTT || Irati
seguro de salud del estado de missouri comprar proscar ojo doctor rochester ny
Inprimatu

BTT Irati gunea

“BTT Irati” gunea, Zaraitzu eta Zuberoaren arteko Interreg egitasmo batean kokatzen da non bi bailaren mugak apurtzen baitiztute Irati basoan, euren arteko harremanak sendotzeko asmoz eta  adar bereko hostoak diren Aezkoa eta Garazi bailaretara zabalduz.     
Bertan aurkituko duzu 400 kilometro baino gehiagoko bizikletaz egiteko zailtasun desberdinetako 16 BTT-ibilbide.

6., 7., 8., 9., 10. eta 11. ibilbideak I.M.B.A. arauez balizaturik eta homologaturik daude.
1., 2., 3., 4. eta 5. ibilbideak F.F.C.-ren arauez balizaturik daude.

Ibilbideen zailtasuna koloreen bitartez nabarmendu da

oso erraza Oso errazaerrazaErrazazailaZaila

1. Bagargiak

1. Bagargiak
Iratiko txaletak - Bagargiak barrena - Iratiko txaletak.

bagarkiak

Ibilbide biribila. Oso erraza. Zailtasunik gabekoa eta pagadian murgildua. Eman arreta bigarren zatian, beharrezkoa baita galgatzen jakitea, bertzela oinez egin beharra.

Luzera: 1,9 km
Malda: 65 m
Abiapuntua: Iratiko txaletak
Ibilbide balizatua
GPSX Track-a


ZERBITZUAK
Iratiko txaletak
. UTM-ETRS89: 30 T 660713 / 4766949
Harrera eta informazio gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, komunak, aparkalekua, kafetegia, ostatua, askaldegia, logelak, kanpina eta ipar-eskiko pistak.

2. Petrilarre

2. Petrilarre
Iratiko txaletak - Pelüsagaña - Murkhuillako lepoa - Xardeka - Iratiko txaletak

petrilarre

Ibilbide biribila. Erraza. Ori mendia eta Euskal Herriko mendien ikuspegi ederrekoa. Lepoen artean bidexketatik doa, baina gehiena pistetatik.   

Luzera: 14,80 km
Malda: 360 m
Abiapuntua: Iratiko txaletak
Ibilbide balizatua
GPSX Track-a


ZERBITZUAK
Iratiko txaletak
. UTM-ETRS89: 30 T 660713 / 4766949
Harrera eta informazio gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, komunak, aparkalekua, kafetegia, ostatua, askaldegia, logelak, kanpina eta ipar-eskiko pistak.

3. Üthürkokotsa

3. Üthürkokotsa
Iratiko txaletak - Üthürkokotsa - Paxula -(Iratiko etxeak) - Jauregizarreko lepoa - Murkhuilako lepoa - Iratiko txaletak

Uthurkokotxa

Ibilbide biribila. Gogorra. Hasierako ikuspegiak gure azpiko izai-pagadiaren edertasuna du nagusi. Irati errekaruntz jaitsiera erosoa da. Eta itzulera oso maldan gora, baina pista sendoetatik. 

Luzera: 37,80 km
Malda: 1.258 m
Abiapuntua: Iratiko txaletak
Ibilbide balizatua
GPSX Track-a


ZERBITZUAK
Iratiko txaletak
. UTM-ETRS89: 30 T 660713 / 4766949
Harrera eta informazio gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, komunak, aparkalekua, kafetegia, ostatua, askaldegia, logelak, kanpina eta ipar-eskiko pistak.

Paxula parkina A. 3,4,5   
Paxulako aparkalekura errepidea izanik, lehenagotik kotxe bat uzten ahal dugu Iratiko txaletetara itzultzeko.

Iratiko etxeak 3,4,5
Paxulako aparkaleku ondotik bada aukera Iratiko etxeetako taberna-jatetxera urbiltzeko. Eta bertze BTT-bideekin lotzeko.

4. Paxula

4. Paxula
Iratiko txaletak - Üthürxarra - Paxula -(Iratiko etxeak)- Jauregizarreko lepoa - Murkhuilako lepoa - Iratiko txaletak

patxula

Ibilbide biribila. Zaila. Jaitsiera oso maldatsua da. Hasiera eta itzulera "Üthürkokotsa" bide berberatik. Baina erdiko zatian, harroago murgiltzen gara Iratin barna.

Luzera: 39,00 km
Malda: 1.165 m
Abiapuntua: Iratiko txaletak
Ibilbide balizatua
GPSX Track-a


ZERBITZUAK
Iratiko txaletak
. UTM-ETRS89: 30 T 660713 / 4766949
Harrera eta informazio gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, komunak, aparkalekua, kafetegia, ostatua, askaldegia, logelak, kanpina eta ipar-eskiko pistak.

Paxula parkina 3,4,5   
Paxulako aparkalekura errepidea izanik, lehenagotik kotxe bat uzten ahal dugu Iratiko txaletetara itzultzeko.

Iratiko etxeak 3,4,5
Paxulako aparkaleku ondotik bada aukera Iratiko etxeetako taberna-jatetxera urbiltzeko. Eta bertze BTT-bideekin lotzeko.

5. Debate

5. Debate
Iratiko txaletak - Murkhuillako lepoa - Debate - Ibarrondoako erreka - Koixta - Iratiko etxeak - Jauregizarreko lepoa - Leherra Murkhuila lepoa - Iratiko txaletak

debate

Ibilbide biribila. Gogorra eta luzea. Pista sendoetatik doa, Debate eta Almorzadero ondorengo jaitsierak izan ezik. Xiberoko zatia gainetako larreetatik doa eta nafarra, izadi-pagadien barna eta erreketatik hurbil.

Luzera: 49,50 km
Malda: 1.640 m
Abiapuntua: Iratiko Txaletak
Ibilbide balizatua
GPSX Track-a


TOKI OSO ZAILAK
Debateko jaitsiera:

Debate tokian arreta izan malda gogorra jaisterakoan, kilometro batetan bataz besteko aldapa  %22a baita, handiena %30a izanda.

Almorzaderoko jaitsiera:
Luzera:
1.600 metro. Malda: 300 metro.
Zati batzuk %18-ko maldakoak, eta bustita dagoelarik  irriskorra bihurtzen da.
Errepidea behin gurutzatu behar da. Arreta izan.
Bada goian errandakoa saihesteko aukera erraza: 7. ibilbidetik itzultzen eta errepidetik jaisten.

ZERBITZUAK
Iratiko txaletak
. UTM-ETRS89: 30 T 660713 / 4766949
Harrera eta informazio gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, komunak, aparkalekua, kafetegia, ostatua, askaldegia, logelak, kanpina eta ipar-eskiko pistak.

Paxula parkina 3,4,5   
Paxulako aparkalekura errepidea izanik, lehenagotik kotxe bat uzten ahal dugu Iratiko txaletetara itzultzeko.

Iratiko etxeak 3,4,5

Paxulako aparkaleku ondotik bada aukera Iratiko etxeetako taberna-jatetxera urbiltzeko. Eta bertze BTT-bideekin lotzeko.

6. Cerrillar

6. Cerrillar
Pikatua-Cruz de Osaba-Cerrillar-Pikatua

cerrilar

Ibilbide biribila. Erraza. Bide sendo eta zabaletatik doa; aldapa batzuk gogorrak baina motzak dituena. Pagadi barrenekoa baina Cruz de Osaba ingurutik Zaraitzu eta Pirineoko ikuspegi zabalekoa.
6.A Zuzeneko ibilbidea. Oso erraza. Cruz de Osabara zelai joateko aukera. Kontrako norabidetik itzuliz.

Luzera: 9,70 km
Malda: 280 m
Abiapuntua: Pikatua
Ibilbide balizatua
GPSX Track-a


ZERBITZUAK
Pikatua
. UTM-ETRS89: 30 T 661815 / 4757867
Harreta eta argibide gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, komunak, aparkalekua, kafetegia, ostatua, askaldegia eta ipar-eskiko pistak.

7. Irabia

7. Irabia
Iratiko Etxeak-Embalse-Presa-Almorzadero-Iratiko Etxeak

Irabia

Ibilbide biribila. Erraza. Gehiena bide sendo eta zabaletatik doa; presa ondorengo igoera eta Almorzadero ondorengo jaitsiera ordea, bide estu-etatik. Urtegiaren ertzetik doa, izadi-pagadin barna.
7.A Zuzeneko ibilbidea. Oso erraza. Presarainoko joan etorriko bidea.

Luzera: 20,20 km
Malda: 535 m
abiapuntua: Iratiko etxeak
Ibilbide balizatua
GPSX Track-a


ZERBITZUAK
Iratiko etxeak
. UTM-ETRS89: 30 T 654421 / 4761296
Harrera eta argibide gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, komunak, aparkalekua, kafetegia, ostatua eta askaldegia.

8. Zamukadoia

8. Zamukadoia
Pikatua-Almorzadero-Koixta-Pikatua

zamukadoia

Ibilbide biribila. Erraza. Pago eta izaien barreneko bidea da, eta bide sendo eta zabaletatik doa.

Luzera: 12,00 km
Malda: 575 m
Abiapuntua: Pikatua
Ibilbide balizatua
GPSX Track-a


ZERBITZUAK
Pikatua
. UTM-ETRS89: 30 T 661815 / 4757867
Harreta eta argibide gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, komunak, aparkalekua, kafetegia, ostatua, askaldegia eta ipar-eskiko pistak.

{tab9. Malgorra}

9. Malgorra
Iratiko Etxeak-Pasarela-Jauregizarreko Lepoa-Ibarrondoa-Koixta-Almorzadero-Iratiko Etxeak

malgorra

Ibilbide biribila. Zaila. Igoerak errazak dira, gogor xamarrak baina bide sendoetatik doaz; jaitsierak ordea, zailak eta irriskorrak (Pasarelan, Ibarrondoan eta Almorzaderon). Pago eta izaien barreneko bidea da eta erreketatik hurbilekoa.

Luzera: 22,60 km
Malda: 720 m
Abiapuntua: Iratiko etxeak
Ibilbide balizatua
GPSX Track-a
GPSX Track-a


ZERBITZUAK
Iratiko etxeak
. UTM-ETRS89: 30 T 654421 / 4761296
Harrera eta argibide gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, komunak, aparkalekua, kafetegia, ostatua eta askaldegia.

10. Koixta

10. Koixta
Pikatua-Abodi-Paso Alforjas-Almorzadero-Koixta-Pikatua

koixta

Ibilbide biribila. Erraza baino luze xamarra. Bidea, orohar zabala eta sendoa da. Abodiko larreetan 360ºtako ikuspegi zabalaz gozatuko dugu. Eman kasu behelainorik balego.

Luzera: 24,40 km
Malda: 675 m
Abiapuntua: Pikatua
Ibilbide balizatua
GPSX Track-a


ZERBITZUAK
Pikatua
. UTM-ETRS89: 30 T 661815 / 4757867
Harreta eta argibide gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, komunak, aparkalekua, kafetegia, ostatua, askaldegia eta ipar-eskiko pistak.

11. Abodi

11. Abodi
Pikatua-Abodi-Paso Alforjas-Almorzadero-Iratiko Etxeak-Pasarela-Jauregizarreko Lepoa-Ibarrondoa-Pikatua

abodi

Ibilbide biribila. Zaila. 10.bidetik Almorzaderoraino joanen gara, non 9. bidetik jarraituko dugun. Urtxuria Ibarrondoako errekarekin elkartzean Pikatuara igoko gara 7. bidetik.

Luzera: 31,60 km
Malda: 1.125 m
Abiapuntua: Pikatua
Ibilbide balizatua
GPSX Track-a

TOKI OSO ZAILAK
Almorzaderoko jaitsiera:
Luzera:
1.600 metro. Malda: 300 metro.
Zati batzuk %18-ko maldakoak, eta bustita dagoelarik  irriskorra bihurtzen da.
Errepidea behin gurutzatu behar da. Arreta izan.
Bada goian errandakoa saihesteko aukera erraza: 7. ibilbidetik itzultzen eta errepidetik jaisten.

Errekaidorreko pasarela:
Luzera:
120metros. Malda: 40metros
120 metrotan, 40 metro jaitsi behar dira. Bide zati honek trebezia handia eskatzen du. Malda handikoa, estua eta irriskorra da.   

Ibarrondoako erreka:
Erreka harrotua jeisten bada ezin da gurutzatu. 50 metro lehenago bada errekaren eskuineko ertzetik oinez jarraitzeko aukera, 200 me-trotan bidexka estutik.

ZERBITZUAK
Pikatua
. UTM-ETRS89: 30 T 661815 / 4757867
Harreta eta argibide gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, komunak, aparkalekua, kafetegia, ostatua, askaldegia eta ipar-eskiko pistak.

12. Ermitaldea

12. Ermitaldea
Arrazola - Ermitaldea - Orbaizetako Ola - Larraun Auzoa - Arrazola

ermitaldea

Ibilbide biribila. Oso erraza eta motza. Bide zabaletik eta zementozko pistetatik doa. Soro, borda, baserri eta ikuiluen arteko bidea da. Orbaizetako Ola ikusteko aukera. Larraun auzoko ikuspegi zabalekoa.

Luzera: 6,50 km
Malda: 160 m
Abiapuntua: Arrazola
Ibilbidea balizatu gabe
GPSX Track-a


ZERBITUAK
Arrazola
. UTM-ETRS89: 30 T 646280 / 4762614
Harrera eta argibide gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, aparkalekua eta askaldegia.

13. Ursario

13. Ursario
Arrazola - Ermitaldea - Azpegi - Ursario - Biorkorle- Arrazola

ursario

Ibilbide biribila. Motza, baina zaila. Igoera, pagadian barna, bide zabaletik doa, eta jaitsiera, bidexka nagusirik gabe, nahiko zaila. Ursario eta Bior-korlen arreta handia eman behar da oso teknikoa delako.

Luzera: 14,30 km
Malda: 420 m
Abiapuntua: Arrazola
Ibilbidea balizatu gabe
GPSX Track-a


ZERBITUAK
Arrazola
. UTM-ETRS89: 30 T 646280 / 4762614
Harrera eta argibide gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, aparkalekua eta askaldegia.

14. Txangoa

14. Txangoa
Arrazola - Ermitaldea - Orbaizetako Ola - Txangoa - Arnoztegi - Azpegi - Arrataka - Anbulolatz - Biorkorle - Arrazola

txangoa

Ibilbide biribila. Gogorra. Pagadi ederra eta erreka ugari Txangoako er-rekan barna, gainkaldean malda oso gogorra. Bentartea eta Done Jakue bidean pista erosoa; Arnoztegi eta  Anbulolatz bitartean bidexka ugari aukeratzeko, eta bertako haziendak han hemenka larre zabaletan. Biorkorlen bada zati oso zaila.

Luzera: 27,70 km
Malda: 660 m
Abiapuntua: Arrazola
Ibilbidea balizatu gabe
GPSX Track-a


ZERBITUAK
Arrazola
. UTM-ETRS89: 30 T 646280 / 4762614
Harrera eta argibide gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, aparkalekua eta askaldegia.

15. Burdinzokoa

15. Burdinzokoa
Arrazola - Irabia - Burdinzokoa - Almorzadero - Iratiko etxeak - Irabia - Canal de Irabia - Landagoien - Arrazola

burdinzokoa

Ibilbide biribila. Ez da erraza. Luzea da. Iratiko basoa zeharkatzen du. Bidea era guztietakoa da, bai bidexka teknikoa, bai bide zabala, bai zementozkoa edo asfaltozkoa. Pagadian barna eta urtegi ertzetik doa. Almorzaderotik beheruntz bide irriskorra, eta Urtegiko kanalekoa oso teknikoa.

Luzera: 36,80 km
Malda: 895 m
Abiapuntua: Arrazola
Ibilbidea balizatu gabe
GPSX Track-a


ZERBITUAK
Arrazola
. UTM-ETRS89: 30 T 646280 / 4762614
Harrera eta argibide gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, aparkalekua eta askaldegia.

16. Berrendi

16. Berrendi
Arrazola - Irabia - Burdinzokoa - Almorzadero -Koixta - Pikatua - Alforjas - Auztarri - Berrendi - Orbaizeta - Arrazola

berrendi

Ruta circular. Muy larga y dura. Atraviesa el bosque hayedo-abetal de Irati y regresa por los rasos de amplia panorámica de Abodi y Berrendi. Combina sendero de hierba, pista forestal y algo de asfalto. Ideal para hacerla en todo un día.

Luzera: 58,30 km
Malda: 2.236 m
Abiapuntua: Arrazola
Ibilbidea balizatu gabe
GPSX Track-a

ZERBITUAK
Arrazola
. UTM-ETRS89: 30 T 646280 / 4762614
Harrera eta argibide gunea, garbiketa, erremintak, dutxak, aparkalekua eta askaldegia.

17. Transpirenaika

17. Transpirenaika
Hondarribia-Llança

GPSX track-ak Nafarroan zeharreko ibilbidea

GPSX track-ak Ibilbide osoa

comprar cialis transferencia bancaria comprar priligy en espana ciprofloxacino normon comprar viagra en espana comprar ventolin online donde comprar levitra mexico