irati.org - Erreka-Idorra interpretazio bidea
seguro de salud del estado de missouri comprar proscar ojo doctor rochester ny
Inprimatu

Erreka Idorra interpretazio bidea

Erreka Idorretik Iratirako mugaz gaindiko bidea gure proiektu komunaren isla da eta Erreka Idorra zeharkatzea ahalbidetzen duen pasabideak gure ibaxen artean orain dela makina bat belaunaldi ehotzen diren loturak sinbolizatzen ditu.


Paseo erraz honetan Iratiko baso baliabideak nola erabiltzen ziren ikasiko duzu: mastak, arraunak, altzariak edo egur ikatza ekoizteko. Bertako flora eta faunaren aniztasuna ezagutuko duzu, baita basoetako natur aberastasunaren parte bat erauzteko erabiltzera iritsi ziren burdinbideak edo kable sistemak ere.

Gaur egun Iratiko bihotza taupadarazten jarraitzen duten jardueretako anitz Erreka Idorra interpretazio bidean erakusten dira, hori atari zabaleko museoko zenbait eszenategiz indarturik.

Irati Zaraitzu eta Aezkoako ibaxetako batzarrek eta Xiberoa eta Garaziko sindikata batzordeek kudeatu eta garatzen duten gune komuna da. Bide hau Zaraitzuko Batzarrak eta Xuberoako Sindikatak garaturiko mugaz gaindiko proiektuaren emaitza da. Toki ezkutu eta biziz beteriko toki honetara sartzera gonbidatzen zaitugu: Iratira.

Luzera: 9.830 m
Garaiera alde metatua: 390 m
Gutxi gorabeherako denbora: 2h. 30’
Iratiko Etxeetarainoko denbora: 1 h.

Track GPX

Mapa

Foiletoak

Folleto. Erreka-Idorra

Sentier d’interprétation Erreka Idorra. Fiche 1

Sentier d’interprétation Erreka Idorra. Fiche 2

comprar cialis transferencia bancaria comprar priligy en espana ciprofloxacino normon comprar viagra en espana comprar ventolin online donde comprar levitra mexico