irati.org - Gune || nordikoa
seguro de salud del estado de missouri comprar proscar ojo doctor rochester ny
Inprimatu

Gune nordikoa

Irati inguruan eski nordikoko edertasun handiko bi pista daude: Abodi (Zaraitzuko ibaxa) eta Iratiko Etxolak (Xiberoa).

abodi ski

eskiAbodiko zentroak 25 kilometro balizatu baino gehiago ditu, hainbat zirkuitutan banaturik. Pistak Pikatuako aduana zegoen tokian hasten dira, Otsagabiatik 13,5 kilometrora, Larraineko errepidean, non eski nordikoko estazioko eraikin nagusia eta pistetarako sarbidea baitaude.
Pistak hiru eremutan banatzen dira: Zamukadoia (joateko 9 kilometro eta itzultzeko 9 kilometro), Osaba Gurutzea (8 kilometro) eta Cerrillar (4,9 kilometro). Eskiatzen hasteko eta hobetzeko bikainak dira. Kilometro anitzek basoa zeharkatzen dute eta horietatik eguraldiaren zakartasunetik babesturik eskiatu eta paisaia paregabeaz goza daiteke.
Abodiko Zentrotik abiatu eta mendiko eskiz eta elur-erraketaz paseoak egin daitezke.
Ohiko pistez gain, elur ona egoten denean, bide interesgarri gehiago izaten da, Abodi mendikatetik aurrera edo Koixtako (3,5 kilometro) bidetik jaitsiz, eta Elurretako Andre Mariaren baselizara iristen da.
Irati oro har paseoak eta ski backountryz eta telemark-ez igoera txikiak egiteko eszenategi zoragarria da. Askatasun sentsazioa eta fauna basatia ikusteko aukera dira haren erakargarri nagusiak. Arrazolatik Mendizarrerako edo Iratiko Etxoletatik Okaberako txangoek beste ikuspegitik ikusaraziko digute Irati.

Gune nordikoa. Abodi

 

Iratiko Etxoletako estazioaIratiko Etxoletako estazioak

eskiIratiko Etxoletako estazioak, eski nordikoa egiteko balizaturiko 28 kilometro ditu, guztira lau pistatan banaturik, erraketaz egiteko paseoetarako 14 kilometroz gain. Zentroa Larraine inguruetan dago kokaturik, Europa mendebaldeko hostozabalen basorik hedatuenaren erdian eta 1.300 metrotik gorako altitudean.

comprar cialis transferencia bancaria comprar priligy en espana ciprofloxacino normon comprar viagra en espana comprar ventolin online donde comprar levitra mexico