irati.org - “Biosferaren Erreserba Iratin” II. Jardunaldia eginen da Ariben, apirilaren 25ean
seguro de salud del estado de missouri comprar proscar ojo doctor rochester ny
Inprimatu

“Biosferaren Erreserba Iratin” II. Jardunaldia eginen da Ariben, apirilaren 25ean

Jardunaldia SASC IRATI Europako mugaz gaindiko proiektuaren barnean dago, Zaraitzu, Zuberoa, Aezkoa eta Garazi ibarrek gidatua. Proiektuak bi xede ditu: Iratiko natur balioaren kudeaketa elkarrekin lantzea eta oihanaren balioa handitzea.

Biosferaren Erreserba Iratin izenburuko bigarren jardunaldia eginen da Aezkoako Batzar Etxean (Aribe), apirilaren 25ean, asteazkenarekin, Aezkoako Batzarrak antolaturik, joan den urriaren 17an egindako saioari segida emateko. Biosferaren Erreserba zer den, eta horrek bertako ibar, herri eta jendeari zer ekarriko liekeen azalduko da.

Ekitaldia goizeko 9:30ean hasiko da, eta egunean zehar, hizlari hauek arituko dira: Catherine Cibien, Frantziako Man and Biosphere (MaB) batzordeko zuzendaria; Luis Fernando Alonso eta Belarmino Fernández, Somiedoko Biosferaren Erreserbako zuzendaria eta Somiedoko alkatea, hurrenez hurren; Jaime Gordo, Las Ubiñas-La Mesako Biosferaren Erreserbakoa; Ferrán Teixidó, El Brulleko alkatea eta Montseny Biosferaren Erreserbaren ordezkaria; eta Eva García Balaguer, Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia.

Jardunaldian, Biosferaren Erreserba batzuetako toki eragileek eta naturgune haiei loturiko erakunde nagusien ordezkariek azalduko dute zer eragina eta ondorio dituen inguru bat Biosferaren Erreserba izendatzeak eremuarentzat. Halaber, Biosferaren Erreserbei loturiko jardueren adibide zehatzak emanen dituzte. Gainera, txostenak lehen sektorera bideratuak egonen dira (abeltzaintza), Biosferaren Erreserba bat izendatzeak jarduera hari begira duen interes bereziagatik.

SASC IRATI proiektua

Biosferaren Erreserba Iratin II. Jardunaldia SASC IRATI mugaz gaindiko lankidetza proiektuaren baitan dago. Honatx proiektuaren gidariak: Zaraitzuko eta Aezkoako Batzar Nagusiak, eta Garaziko eta Zuberoako Sindikata Batzordeak. Iratiko oihanaren balioa handitzeko lana elkarrekin egitea dute xede. Proiektuarn bidez, lau ibarrek gogoeta eginen dute elkarrekin baliabideen kudeaketaz, eta kohesioa sendotzea izanen dute helburu, Irati halako lurralde global bat izan dadin, mugaz gaindikoa izanik ere. Hori lortze aldera, lurraldea garatzeko estrategia iraunkor bat garatu dute, Iratiko jarduera ekonomiko guztiak kontuan hartuko dituena.

Eskualdeen Garapenerako Europar Funtsak (EGEF) proiektuaren % 65 finantzatuko du, Espainia-Frantzia-Andorra biltzen dituen Interreg V-A Programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorrako mugaldeetako integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea. Mugaz gaindiko jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak garatzeko laguntza ematen du, lurralde garapen jasangarriaren aldeko estrategia bateratuaren bidez.

comprar cialis transferencia bancaria comprar priligy en espana ciprofloxacino normon comprar viagra en espana comprar ventolin online donde comprar levitra mexico