irati.org - Ezkarozek Biosfera Erreserbari buruzko lehen Jardunaldia hartu du, Iratin.
seguro de salud del estado de missouri comprar proscar ojo doctor rochester ny
Inprimatu

Ezkarozek Biosfera Erreserbari buruzko lehen Jardunaldia hartu du, Iratin.

Biosfera-erreserba izatea zer den eta zer abantaila dituen azaldu zuten Espainiako Man and Biosphere (MaB) komiteko, Tajo-Tejo Mugaz gaindiko Erreserbako, Errioxako Biosfera Erreserbako eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuko ordezkariek.

Zaraitzuko Juntaetxeak (Ezkaroze) Biosfera Erreserbari buruzko lehen Jardunaldia hartu du gaur, hilak 17, asteartea, SASC IRATI mugaz gaindiko proiektu europarraren barruan. Zaraitzu, Zuberoa, Aezkoa eta Garazi bailarak dira Iratiko natur baliabideak batera kudeatzea helburu duen ekimen horren buru.  Proiektuaren erronka handienetako bat Iratiko aberastasunak mugaz gaindiko biosfera-erreserba gisa katalogatzea da. UNESCOren Man and Biosphere (“Gizakia eta Biosfera”) programan jasota dago figura hori, eta bertako biztanleen laguntza eskatzen du.

Jardunaldia Zaraitzu eta Aezkoako batzordeek zein Garazi eta Zuberoako sindikatu-batzordeek antolatu dute, eta biosfera-erreserba zer den eta zer aukera ekar diezazkien bertan bizi direnei azaltzea zuen helburu.  Udaberrian biosfera-erreserbari buruzko beste jardunaldi bat egitea aurreikusita dago.

Biosfera Erreserben Nazioarteko Harremanetarako Alorreko atalburu Manuel Oñorbek azaldu du biosfera-erreserben helburua dela natur eta kultur ondarearen babesa, batetik, eta, bestetik, biztanleen garapen sozioekonomiko jasangarria bateratzea.  “Tresna boluntarioa da, ez mugaketarik, ez betekizunik ez dakarrena, baina bai, ordea, aukera eta onura handiak.  Bertakoek eskatu behar dute biosfera izatea; ezin da inposatu”.

Halaber, Oñorbek gogoratu du Espainia dela biosfera-erreserba gehien dituen herrialdea munduan eta bi milioi pertsona bizi direla bertan dauden 48etan.  

Errioxa eta Tajo-Tejoko esperientziak

Errioxako Gobernuko Integrazio Alorreko atalburu Susana Gómezek, aldiz, nabarmendu du Leza, Jubera, Cidacos eta Alhamako bailarek biosfera-erreserba lortu izanak ezagutarazi egin duela Errioxako lurralde probe eta ezezagunena. “Europar funtsak lortu ditugu, landa-garapeneko proiektu pilotuak gauzatzen lagundu digutenak. Adibidez, lurralde-kalitateko marka bat sortu dugu, eta errazago saltzen ditugu orain gure produktuak. Azafraien eta basafruituen landaketa pilotuak ere egin ditugu". 

“Gobernuarentzat, interesgarria da, zeren eta, gure kasuan, Errioxako Gobernuak biosfera-erreserban dauden herrien proiektuei ematen baitie lehentasuna.   Merezi du, beraz, bereizte horrek, mugaketarik ez duelako”, esan du. 

Gómezen hitzen osagarri, Laguna de Camerosen abeltzaindihardun MaríaJoséGonzálezen esperientzia pertsonala etorri da gero (45 biztanle ditu herri errioxarrak).  “Biosfera-erreserba garenetik, kalitate-plus bat dugu. Ez dago ez desabantailarik, ez trabarik. Gure produktuek marka bat izateak onura ekarri digu, ingurumenarekiko errespetua bermatzen duten produktuak eskatzen baititu jendeak”. 

Bestetik, Nazioarteko Tajoko Parke Naturalaren zuzendari Alfredo Anegak berriro esan du saria dela biosfera-erreserba izatea, eta ez duela gero araudirik garatzea eskatzen. Bukatzeko, bi bideo erakutsi ditu,  Tajo-Tejo Mugaz gaindiko Biosfera Erreserbako eremuen jarduera ekonomikoak zein bereizteak ekarritako onurak erakutsi dituztenak.

Hitzaldiak bukatuta, hainbat eztabaida-taldetan banatu ziren bertaratutakoak, iritziak eta balorazioak trukatze aldera. 

SASC IRATI proiektua

SASC IRATI mugaz gaindiko elkarlanerako proiektuaren barruan egiten dira jardunaldiak. Migrazioaren, artzaintza eta abeltzaintza estentsiboaren, industria- eta ingurumen-ondarearen, eta mikologiaren baliabideak elkarrekin kudeatzea du helburu, eta Zaraitzu eta Aezkoako batzordeak zein Garazi eta Zuberoako sindikatu-batzordeak dira proiektuaren buru. 

2016ko uztailean hasi zen proiektua, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak finantzatzen du horren %65, Interreg V. A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren bitartez.POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldearen integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea da.  Mugaz gaindiko jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak garatzen laguntzen du, batik bat, lurralde-garapen jasangarriaren aldeko estrategia bateratuen bidez.

comprar cialis transferencia bancaria comprar priligy en espana ciprofloxacino normon comprar viagra en espana comprar ventolin online donde comprar levitra mexico