irati.org - Bisita gomendatuak
seguro de salud del estado de missouri comprar proscar ojo doctor rochester ny
Inprimatu

Bisita gomendatuak

visitas recomendadas

Donibane Garazi

Nafarroa Behereko hiriburua izandakoa Done Jakueren bide erdian dago. Merezi du bertako Ziudadela, harresiak, Santiagoren atea, Nôtre Dame du Bout-du Point eliza eta haren aurrealde gotikoa, Errobi ibaiaren gaineko Erdi Aroko zubia, udaletxea eta Ugangeko Santa Eulalia kapera erromanikoa ezagutzea.

Irulegiko mahastiak

XII. mendeaz geroztik, Orreagako Abadiako fraideek Irulegi eta Anhauzeko priore etxeen inguruan lehen mahastiak landatu zituztenetik, alde horretan badira mahastiak eta ardogintza tradizioa. Irulegiko nekazaritza kooperatibak Baigorri eta Donibane Garazi inguruko hamar udalerritako berrogeita hamar bat mahastizain biltzen ditu.

visitas recomendadas

Salbatore

Mendibeko Salbatore baseliza XII. mendeko eraikin txikia da, jatorri erromanikokoa, elezaharrez beteriko tokia eta Burdinkurutzetako lepotik hurbil kokatua.

visitas recomendadas

Urdiñarbe

Urdiñarbe Xiberoako herri bat da eta, txoko ederrez gain, sarbidea harrizko zubi bat duen eliza du: XII. mendeko eraikina, 1922an monumentu historiko izendatua.

visitas recomendadas

Maule Lextarre

Maule-Lextarre Xiberoako hiriburua da, espartinen fabrikazioari loturiko industria loretan izan zuen herri polita, eta San Juan Batailatzailearen eliza, udaletxea eta gaztelu zaharra dira bertako eraikin aipagarriak.

visitas recomendadas

San Blas ospitalea

San Blas ospitalea eraikin erromanikoa da, bere izen frantsesa ospitaleari zor dio, “etxe handi” esanahiarekin, eta Done Jakueren bidean zerbitzatzen zuten zaldun ostalarien ordenaren establezimendu batetik abiaturik fundatu zuten. Santa Kristina abadiako kalonjeek XII. mendearen erdialdean eraiki zuten Somport gainean “miserikordia ospitale” bat eta hartatik elizak irauten du oraindik, Gizadiaren Ondare gisa sailkaturik.

visitas recomendadas

La Verna haitzuloa

La Verna haitzuloan turismo bisitak eta espeleologiako gidariekiko bisitak egiten dira. Xiberoa Garaiko eta Baretosko mendi karedunetako paisaian La Verna aztarnategi geologiko aparta da.

visitas recomendadas

Kakuetako arroila

Kakuetako arroila lautik gora kilometroko haitzartea da, Uhaitza errekak sortua, Xiberoako Urdatx udalerrian kokatua. Kakueta Urdaite edo Arrakogoiti lepoan hasten da, Nafarroarekiko mugan. Arroila haitzarte estua da, haitzulo, harpe eta ur-jauziz beteriko kareharrian irekia, eta bertara sartzeko aurretik sarrera ordaindu behar da.

visitas recomendadas

Holtzarteko arroila eta zubi esekia

Holtzarteko arroilan zubi eseki ikusgarri bat dago altzairuzko kableek eutsita eta zeharkatzen dutenak esker-eskuin babesten dituzten sareez hornituta. Pasabidea Olhadubie arroilaren gaineko 200 metrora dago esekirik eta orain dela 100 urte eraiki zuten pagadietako zura atera ahal izateko.

visitas recomendadas

Muskilda

Muskilda baseliza Otsagabia herriaren gainean dago kokaturik. XII. mendeko bere eraikuntza erromanikoaren edertasunagatik, Haurrarekin dagoen Ama Birjinaren tailu gotikoagatik, bere ohoretan dantzatzen diren Otsagabiako dantzariengatik eta Pirinioen panoramikagatik eta inguruan gozatzen den baso itxiagatik da ezaguna.

visitas recomendadas

Otsagabia

Zaraitzuko ibaxeko herririk jendeztatuena Nafarroako Pirinioetan gehien bisitatzen direnetakoa da, bai Erdi Aroko zubiarengatik bai harriztaturiko karrika estuengatik eta Anduña ibaiaren inguruan lerrokaturiko etxe multzo zainduagatik. XVIII. eta XIX. mendeetako jauregi eta etxe harmarridunez gain, San Juan Ebanjelariaren eliza nabarmentzen da..

visitas recomendadas

Erremendia

Aezkoa, Zaraitzu eta Urraul ibaxen artean kokaturiko lekune naturala. Mendizaleek oso ibiliriko inguru menditsua, bere gailurrak eta paisaien hedadura direla-eta harritzen duena.

visitas recomendadas

Abaurregaina

Abaurregaina Nafarroan altituderik handienean dagoen udalerria da, itsas mailatik 1.039 metro gorago dago. Bertako elizaren ondoan “Hilarrien lorategia” deiturikoa dago: Erdi Aroko hilarri franko berreskuratu dituzte eta garai hartan giza existentziaz zuten ikusmoldea islatzen duen labirintoan ikusgai daude.

visitas recomendadas

Ariztokiako behatokia

Landarediz inguraturiko behatoki ikaragarria, arroka naturaleko bidexka erraz baten bukaeran, zeinetatik Aribe, Aezkoa, Berrendiren gailur harkaiztsua eta Irati ibaiaren ibilbidea begizta baitaitezke.

visitas recomendadas

Aezkoako garaiak

Aezkoak Nafarroan diren eta kultur intereseko ondasun aitortua duten 22 garaietako 15 kontserbatzen ditu. Eraikin horiek Arian, Orbaizetan eta Hiriberri Aezkoan daude batez ere eta aleak hezetasunetik eta karraskarietatik gorderik biltegiratzeko asmatu zituzten.

visitas recomendadas

Orreaga

Orreagako Santa Mariaren Kolegiata, erromesen ospitalea izandakoa, Done Jakueren bideko punturik ezagunenetako bat da. XII. mendearen bukaeran eta XIII.aren hasieran eraiki zuten. Orreagako bitxien artean, Santa Mariaren kolegio-eliza, estilo gotiko frantsesekoa, Orreagako Santa Mariaren irudia (XIV), Antso VII. Azkarraren hilobia, Espiritu Santuaren kapera edo Karlomagnoren siloa (XII), ospitale izandakoa eta museo-liburutegia daude.

visitas recomendadas

Orbaizetako arma ola

Orbaizetako Arma eta Munizio Errege Fabrikaren hondakinak mugatik oso hurbil daude. Aezkoa mendiko burdinola izandakoaren gainean eraiki zuten Armada armaz eta munizioz hornitzeko. Bere aire enigmatikoak eta XVIII. mendeko industria arkeologiaren adibide garrantzitsua izateak kultur intereseko ondasuna izendatzea ekarri diote.

visitas recomendadas

Azpegiko estazio megalitikoa

Orbaizetako lurretan kokaturik, Azpegin trikuharri batzuk daude, Azpegi I esaterako: barruti angeluzuzeneko ganbera du 15 metroko tumulu batez inguraturik eta horrek 12 harrespil bat du hesi gisa. Beste hiru trikuharriak bi edo hiru lauzakoak dira.

visitas recomendadas

Urkuluko dorrea

Urkuluko dorrea oroitzapenezko dorre erromatarra da, Urkulu mendiaren gailurrean kokaturik, 1.400 metroko garaieran baino gorago, Orbaizetako udal mugapean, Irati ibaiko haranak eta Errobi ibaikoak bereizten ditu. Urkulu mendiaren mazeletan Historiaurreko aztarna anitz aurkitu dira, trikuharri eta harrespilak esaterako.

visitas recomendadas
comprar cialis transferencia bancaria comprar priligy en espana ciprofloxacino normon comprar viagra en espana comprar ventolin online donde comprar levitra mexico